XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez nik ezertxu bere, zeuk esan ezik - erantzun eutsan Aurele'k.

- Burubegittalluba apurrtuteko aginddu dau, lenengotan esan eban lez, eta aren erdija beste andreari emoteko.

Antza danez, ak andreak, zure aldez jaurrtiriko epaya okerrtzat arrturik, bakaldunagana jo dau barriro ta bakaldunak olako matrakalarik geyago ez entzuteko, zorijoneko burubegittallu ori zatittutia gura dau orain, bata ta bestia kittu geldittu zattezen.

-¿Zer diñostazu? ¿Bakaldunak aginddu dauala nire burubegittalluba austeko? ¿Berberak ez-ete-eban, ba, neri oso-osorik bigurrtuteko epaya jaurrti? Nire lepotik barre egin gura zatoz, oyez.

¡Zuaz orrtik!.

- Eneuke gura nik, ba, txarragorik etorri dakixun.

-¿Txarragorik? ¿Zer legoke niretzat ori baño txarragorik, ba?.

- Gixon bakotxak zazpi andra arrtu dagikezala aginddu dau bakaldunak: txarragorik ala onagorik, zeuk beiratu orain.

¡Ezta ixango etxietan ondamendi makala ainbeste andragaz!.

- Baña, ¿zer dantzut? ¿Gixon bakotxak zazpi andra euki legizala? Uriko burubegittallu gustijak apurrtu eragittia baño askozaz txarrago da ori; bai, eguno ba'da.

!G! Baña, ¿zer burutaldik jo dau bakalduna beingo-beinguan?.

-¡A! Besterik ezin negixu nik esan, eztakit-eta.

Neuk entzun dautsadan-dautsadana diñotsut nik, eta, orain zeuberi androi yagotzube artiak arrtu biarra, gatxak aurrerantz biderik egin eztagijan.